domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

Sarreraren izenburuak dion bezala, eten digitalari buruz hitz egingo dizuet iruzkin honetan, eta horretarako “Reflexiones sobre la brecha digital y la educación” testua abiapuntutzat hartuko dut, Julio Cabrero , Sevillako Unibertsitateko irakasleak idatzitaka. Testu osoa irakurri nahia baduzue, klik batekin zuen ordenagailuan agertuko da!

ZER DA ETEN DIGITALA?

Eten digitala teknologia berriak ezagutzen dituzten eta ezagutzen ez dituztenen arteko desberdintasuna da. Fenomeno hau gizarte, pertsona eta erakundeetan eman daiteke, eta honek mundutik aparte geratzea eragiten du, hau da, gizartetik at.

Cabrerok bere testuan 6 eten digital mota bereizten ditu.:

- Eten ekonomikoa --> herrialdeen ekonomia mailari dagokio. Eten mota hau herri pobreetan ematen da, bere ekonomia mailagatik teknologikoki aurrera egitea ezinezkoa suertatzen zaielako.
- Hezkuntzaren araberako etena--> Teknologia berriak erabili ahal izateko, hauek nola erabiltzen diren jakin behar da, oinarrizko jakintza bat. Honela ez bada, teknologikoki eten bat ematen da.
- Hizkuntza etena--> Denok dakigunez, munduko hizkuntzarik garrantzitsuena, ingelesa da, eta interneten gauza bera gertatzen da. Pertsona guztiak ez dakiten hizkuntza hau, eta batzuetan, informazioa ingelesez bakarrik topa ditzakegu.
- Belaunaldien arteko etena--> Adinaren arabera, teknologi berrien erabileraren jakintza ezberdina da. Honen adibidetzat, gure guraso eta guk teknologiei buruz dakigun guztia da. Cabrerok dioen bezala, internet erabiltzen duten pertsona gehienak 25-34 adin arteko pertsonak dira.
- Generoen arteko etena--> Autoreak dionez, emakumeek gizonek baino gutxiago erabiltzen dituzte teknologia berriak, emakumea bizi izandako bazterketagatik.
- Ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena--> Teknologia berriak ez daude hezkuntza premia bereziak behar dituzten pertsonei egokituta.


ESKOLAREN PAPERA
Eten digitalaren arazoa konpontzeko irtenbideak aurkitzea oso zaila da, hala ere, Cabrerok neurri batzuk hartzea proposatzen, du: azpiegiturak sortzea, teknologia egokitzea eta malguak sartzea, irakasleen formakuntza, ikerkuntza bultzatu, hezkuntza eta industria munduen hurbilketa bultzatu eta gizartearen partaidetza indartu, etab.

Gu etorkizuneko irakasle moduan, prestakuntza on bat edukitzea ezinbestekoa dugu, ikasleei formakuntza egoki bat eman ahal izateko. Gaur egungo gizartean, hau da, informazioaren gizartean teknologia berriak izugarrizko presentzia dute, eta haur hezkuntzan gero eta gehiago, eta horrexegatik, haurrak mundu honetan bizitzeko prestatu behar ditugu, eten digitalaren mota bat baino gehiago gutxienez saihesteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario