miércoles, 23 de febrero de 2011

the machine is us


Bideo honetan, minutu gutxitan idazketaren eboluzioa aurkezten digu. Lehendabizi, lerrozko idazketa aipatzen du, testu digitalarekin konparatuz.

Testu digitala ezberdina da, malguagoa, mugikorragoa, azken finean “hiper” da. Hau da, hipertextoa edozeinera lotu daitezke ( atzera joan, aurrera, web orri batetik bestera…).

Lehenengo web orrialdeak HTML formatoan idatzita zeuden. Gaur egungo web orrialdeak aldiz, hobeto egin ahal dira, formatoa eta edukia banatuta joan ahal direlako (horretarako XML asmatu egin zen). Horrexegatik datuak esportatuak izan daitezke, formatoaren betebeharrei erantzun gabe.
Formatoa eta edukia behin bananduta, interneten erabiltzaileak ez dute kodigo zailak ezagutu behar webean zerbait publikatzeko. Baina ez testua bakarrik , baizik eta argazkiak, bideoak…etab (“you tube” adibidez).

XML formatoa, datuen trukea ahalbidetzen du. Baina nork antolatuko datu guzti hauek? GUK.
Guk web orrialdea gara. Argazki bat etiketatzen dugun bakoitzean, edo lotune bat eratzen dugunean, guk makinari irakasten diogu. Egunero milaka pertsona click egiten dute interneten.

Hipertextoa ez da informazioa lotzea bakarrik, web orrialdea ez da informazioa lotzea bakarrik, haratago joaten da. Web 2.0 pertsonak lotzen ditu, konpartitzen, parte hartzen, komertzializatzen.

Bideo hau ikusi eta gero, guztiok gogoeta egin beharko dugu aspektu batzuei buruz,adibidez, pribatua denari buruz, autorearen eskubideei buruz, amodioari buruz, gutaz, etab.

Nire ustez, oraindik ez dugu interneten garrantzia barneratu, noraino iritsi ahal den, eta noraino ukitu ahal duen gure bizitzak.
Teknologia berrien garapena izugarrizkoa da, eta edozer internet publikatu aurretik, honen ondorioak kontuan hartu behar ditugu.

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0

Bideo hau ikusi eta komentatu behar dugu


Informazio gehiago wikipedian topa daiteke. Horretarako klik egin hemen:

Ikusi eta gero iruskina egin.

ONGI ETORRI!!!


Tania da nire izena, eta haur hezkuntzako ikasle bat naiz. Blog hau Teknologia berriak deitutako ikasgairen parte da,eta honekin IKT-ak eskaintzen diguten aukerak hobeto ezagutzea du helburu.
Espero dut blog hau irakurtzen duenak minutu batzuetan gutxienez ondo pasatzea.
Hau esanda, ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!