jueves, 21 de abril de 2011

Alfabetizazio digitala

Hona hemen alfabetizazio digitalaz hitz egiten duten bi bideo:




Hurrengo bideoa ikusteko klik egin hemen:



Bi bideo hauek alfabetizazio digitalaren gaia lantzen dute, baina ikuspuntu deberdinetatik:

Lehenengo bideoa hezkuntza arloan zentratzen da. Lehen umeei azaltzen zaizkien gauzak imajinatu behar zituzten, gaur egun aldiz, informazioa eskuragarri dute, eta hitz egiten zaienaz konprobatu eta ikusi ahal dute, argazkien bidez, bideoen bidez……Hau da, IKT-en eragina hezkuntzan izugarrizko aldaketa eragin du.

Bigarren bideoa ikuspegi kritiko batetik alfabetizazio digitalaz hitz egiten digu. Zein garrantzitsua den gai honetan jantzia izatea, eta eskura dugun informazioa ondo erabiltzen jakitea. Hau da, zer aurkitu nahi dugun jakitea, analizatzea, interpretatzea,hobetzea, berreraikitzea, eta berriro sarera itzultzea.

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

Sarreraren izenburuak dion bezala, eten digitalari buruz hitz egingo dizuet iruzkin honetan, eta horretarako “Reflexiones sobre la brecha digital y la educación” testua abiapuntutzat hartuko dut, Julio Cabrero , Sevillako Unibertsitateko irakasleak idatzitaka. Testu osoa irakurri nahia baduzue, klik batekin zuen ordenagailuan agertuko da!

ZER DA ETEN DIGITALA?

Eten digitala teknologia berriak ezagutzen dituzten eta ezagutzen ez dituztenen arteko desberdintasuna da. Fenomeno hau gizarte, pertsona eta erakundeetan eman daiteke, eta honek mundutik aparte geratzea eragiten du, hau da, gizartetik at.

Cabrerok bere testuan 6 eten digital mota bereizten ditu.:

- Eten ekonomikoa --> herrialdeen ekonomia mailari dagokio. Eten mota hau herri pobreetan ematen da, bere ekonomia mailagatik teknologikoki aurrera egitea ezinezkoa suertatzen zaielako.
- Hezkuntzaren araberako etena--> Teknologia berriak erabili ahal izateko, hauek nola erabiltzen diren jakin behar da, oinarrizko jakintza bat. Honela ez bada, teknologikoki eten bat ematen da.
- Hizkuntza etena--> Denok dakigunez, munduko hizkuntzarik garrantzitsuena, ingelesa da, eta interneten gauza bera gertatzen da. Pertsona guztiak ez dakiten hizkuntza hau, eta batzuetan, informazioa ingelesez bakarrik topa ditzakegu.
- Belaunaldien arteko etena--> Adinaren arabera, teknologi berrien erabileraren jakintza ezberdina da. Honen adibidetzat, gure guraso eta guk teknologiei buruz dakigun guztia da. Cabrerok dioen bezala, internet erabiltzen duten pertsona gehienak 25-34 adin arteko pertsonak dira.
- Generoen arteko etena--> Autoreak dionez, emakumeek gizonek baino gutxiago erabiltzen dituzte teknologia berriak, emakumea bizi izandako bazterketagatik.
- Ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena--> Teknologia berriak ez daude hezkuntza premia bereziak behar dituzten pertsonei egokituta.


ESKOLAREN PAPERA
Eten digitalaren arazoa konpontzeko irtenbideak aurkitzea oso zaila da, hala ere, Cabrerok neurri batzuk hartzea proposatzen, du: azpiegiturak sortzea, teknologia egokitzea eta malguak sartzea, irakasleen formakuntza, ikerkuntza bultzatu, hezkuntza eta industria munduen hurbilketa bultzatu eta gizartearen partaidetza indartu, etab.

Gu etorkizuneko irakasle moduan, prestakuntza on bat edukitzea ezinbestekoa dugu, ikasleei formakuntza egoki bat eman ahal izateko. Gaur egungo gizartean, hau da, informazioaren gizartean teknologia berriak izugarrizko presentzia dute, eta haur hezkuntzan gero eta gehiago, eta horrexegatik, haurrak mundu honetan bizitzeko prestatu behar ditugu, eten digitalaren mota bat baino gehiago gutxienez saihesteko.

viernes, 11 de marzo de 2011

Informazioaren gizartea

Gaur egun gure inguruan begirada bat botatzearekin argi ikus dezakegu teknologia eta informazioaren gizartean bizi garela. Baina zer esan nahi du honek? hobeto uler dezazuen,klik egin hemen, eta definizio argi bat irakur egin ahal zaingo duzue.

Gaiarekin jarraituz, eta interneten nabegatu ondoren, gaia hobeto ulertzen lagunduko dizuen bideo hau aurkitu egin dut. Ikusi nahi baduzue, klik egin hemen.

Beste bideo hau ere interesgarria iruditu egin zait,eta aurrekoan bezala, ikusi nahi baduzue, klik egin hemen!

Bideo gehiago jarriko ez dizuedala prometitzen dizuet, baina hau ere oso interesgarria da.... azkenengo klik egin!

Bideoekin amaitu egin dugu, baina amaitzeko, eta informazioaren gizartea zer den argi baino argiago edukitzeko, lau dokumentu gehiago ikus egin beharko dituzue. Lehenengoa Josu Landa Urkijo euskarazko kazetaritzaren I.kongresurako idatzitakoa da, eta klik batekin irakurria ahal izango duzue.

Hurrengo dokumentoa 2000. urtean Bizkaiko ekonomi txostena da, beste klik bat!

Beste hau Mikel Olazaran idatzitakoa da, Euskal Unibertsitateko "ciencias sociales de la comunicacion" sailekoa. Klik batekin hemen duzue!

Eta orain bai, amaitzeko,eta informazioaren gizartea argia baino argiago zer den ulertzeko, hemen daukazue Manuel Area Moreira egindako power pointa, azkenengo klik!

Espero dut informazio guztia zuen guztokoa izatea!

lunes, 7 de marzo de 2011

Testu birsartua aprobak


4.1. Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira.




miércoles, 23 de febrero de 2011

the machine is us


Bideo honetan, minutu gutxitan idazketaren eboluzioa aurkezten digu. Lehendabizi, lerrozko idazketa aipatzen du, testu digitalarekin konparatuz.

Testu digitala ezberdina da, malguagoa, mugikorragoa, azken finean “hiper” da. Hau da, hipertextoa edozeinera lotu daitezke ( atzera joan, aurrera, web orri batetik bestera…).

Lehenengo web orrialdeak HTML formatoan idatzita zeuden. Gaur egungo web orrialdeak aldiz, hobeto egin ahal dira, formatoa eta edukia banatuta joan ahal direlako (horretarako XML asmatu egin zen). Horrexegatik datuak esportatuak izan daitezke, formatoaren betebeharrei erantzun gabe.
Formatoa eta edukia behin bananduta, interneten erabiltzaileak ez dute kodigo zailak ezagutu behar webean zerbait publikatzeko. Baina ez testua bakarrik , baizik eta argazkiak, bideoak…etab (“you tube” adibidez).

XML formatoa, datuen trukea ahalbidetzen du. Baina nork antolatuko datu guzti hauek? GUK.
Guk web orrialdea gara. Argazki bat etiketatzen dugun bakoitzean, edo lotune bat eratzen dugunean, guk makinari irakasten diogu. Egunero milaka pertsona click egiten dute interneten.

Hipertextoa ez da informazioa lotzea bakarrik, web orrialdea ez da informazioa lotzea bakarrik, haratago joaten da. Web 2.0 pertsonak lotzen ditu, konpartitzen, parte hartzen, komertzializatzen.

Bideo hau ikusi eta gero, guztiok gogoeta egin beharko dugu aspektu batzuei buruz,adibidez, pribatua denari buruz, autorearen eskubideei buruz, amodioari buruz, gutaz, etab.

Nire ustez, oraindik ez dugu interneten garrantzia barneratu, noraino iritsi ahal den, eta noraino ukitu ahal duen gure bizitzak.
Teknologia berrien garapena izugarrizkoa da, eta edozer internet publikatu aurretik, honen ondorioak kontuan hartu behar ditugu.

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0

Bideo hau ikusi eta komentatu behar dugu


Informazio gehiago wikipedian topa daiteke. Horretarako klik egin hemen:

Ikusi eta gero iruskina egin.

ONGI ETORRI!!!


Tania da nire izena, eta haur hezkuntzako ikasle bat naiz. Blog hau Teknologia berriak deitutako ikasgairen parte da,eta honekin IKT-ak eskaintzen diguten aukerak hobeto ezagutzea du helburu.
Espero dut blog hau irakurtzen duenak minutu batzuetan gutxienez ondo pasatzea.
Hau esanda, ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!